Nor gara?
Farrés brothers i cia gailu, keinu, hitz, panpin eta gutxi ikusitako istorioekin lan egiten dugun antzerki konpainia bat gara. 2002.urtean sortu zen. Jordi Farrés, Pep Farrés eta Jordi Paletek ikusle guztientzako antzerki bat proposatzen dugu; ironiaz beterikoa, bat ere azukretsua eta zenbait irakurketa geruzez osatua: ikuspuntu ez-ohikoetatik, modu orijinalean eta ez moralizantean hitz egitea gustatzen zaigu; beti ere gai indartsuak aukeratuz.
1.500 antzezpen baino gehiago egin ditugu eskuragarri dauden zortzi ikuskizunekin.
Umorez eta emozioz betetako pertsonaiekin konplizitatea sortu nahi duenak, bilatu gaitzala. Ziur onurak lortuko dituela, une baikorrak bizitzea behintzat … edota ezinezko mundu honetan dauden mundu posibleak ezagutzea.